martes, 5 de junio de 2007

Bi euskal abesti

Egun lainotsuarekin batera bi kanta etorri zaizkit gaur burura esnatzerakoan. Lehenengoa Benito Lertxundik egin zuela uste dut (nik berari aditu diot, behintzat) hirurogeigarren hamakardaren bukaeran. "Egunsentia" zuen izena eta oraindik batzuk gogoan ditugu bertan esan zituen batzuk:

Eguzkien argia
leihopetik sartzian
poz eta alaitasunez
esnatuko gera.
Txorien abestiekin
alaitutako eguna
gizonen gorrotoakin
ondatuko da eguna.
...
Gauz hoiek ikusteko
nola esnatzen gera?
Gauz hoiek egiteko
nola jaikitzen gera?
Txoriak alaitutako
eguna ondatzeko
hobe genduke ez esnatu
ta bertan geldi lotan.

Kanta bera ez da letra aldetik zoragarria izango, baina oraindik ere askotan gogoratzen naiz berataz, baita ondoren datorren kantaz. Mixel Labegueriek egin zuen. Zeinek? Mixel Labeguerie, euskal kantagintza berriaren aitzindarietako bat. Kantu gogoangarri batzuk utzi zizkigun: “Gaztedi berria” (Egan taldeak bertsio negargarria egin zuen), “Gure gatua pitxitxi”, ... Baina agian jendeak gehien gogoratzen duen kanta “Bakearen urtxoa” izango da. Bere azken bertsoan honela zioen:

Bakearen urtxoa
hemen zaite geldi
lur hau da sakratua
deitzen da Euskadi.
Zorte txar batez
joak girade aspaldi,
denak anaial eta
bizi bi alderdi.
Gerla da berrikitan
pasa hemen gaindi.
Eskualdunen urtxoa
othi, mintza bedi!

Errozue deneri:
Oi, eskualdunak
ez beha gau beltzari
bainan bai izarrer.
Bakea dela zueri!

No hay comentarios: